IKASLEENTZKO TAILERRA


Tailer dinamiko eta ludiko horretan, Kolonbiako eta Euskadiko herritarrak kritiko izatera bultzatzeko zenbait modu azaldu genituen.

Beste mundu, beste galdera eta beste ikuspuntu batzuk ezagutzearen bidez indartu daiteke beren burua eta mundua aldatzeko pertsonek duten gaitasuna; horren bidez, pentsatzeko, begiratzeko eta mundua ulertzeko era alda baitezakete herritarrek. Hortaz, hobeto bizitzen eta zoriontsuago izaten lagun gaitzaketen gauzei buruz hitz egingo dugu Asomos horretan. Ikusi gehiago



IRASKASLEENTZAKO MINTEGIA


Mintegi horren bidez, honako helburu hauek bete nahi izan ziren:
  • EHUko irakasleek Unisangil ezagutzea: haren jatorria; egungo egoera; eta jakintzarekin, garapenarekin, herritarrekin eta erakundeekin duen lotura.
  • Unibertsitatean aritzeko moduak partekatzea: EHUn eta UNISANGIL Unibertsitate Fundazioan.
  • Bi unibertsitateen arteko elkarlanerako bideak aztertzea - Garapererako Komunikazioaren eta Hezkuntzaren alorrean-: lankidetzarako hitzarmenak, ikerketa-ildo partekatuak, irakasle-trukea, eta abar. Ikusi gehiago

ISPILUAK ETA LEIHOAK


Norberarenari eta besteenari erreparatzeaz gainera, hainbat gauza ikasiko ditugu unibertsitateen eta Garapenerako Hezkuntzaren eta Komunikazioaren alorreko proiektuen arteko harremanei buruz.

Jakintza eta ohituren sare bat egiten ari dira hainbat pertsona, herritarrak kritikoak, alaiak eta proposamenen zaleak izan daitezen. Ikusi gehiago







ALTERNATIBA DIRA LOTURAK


Giza garapenaren alorrean aritzen diren beste pertsona eta erakunde batzuekin lotura berriak ezartzeko esparrua da. Elkarrizketa- jaiarekin hasiko da hezkuntza-komunikazioari buruzko tailer hori. Emozioak eta gogoetak; edukiak eta zentzuak; jakintzk eta zaporeak uztartzen dituen proposamena dugu.


Euskadiko, Asturiasko eta Kolonbiako hainbat proiekturen berri izan genuen tailer horren bidez. Beste mundu bat posible dela azzltzeaz gainera, herritarrak eta elkarteak bata bestearekin komunikatzeko, hezteko eta harremanean egoteko beste bide batzuez balia gaitezkeela jakinarazi ziguten. Ikusi gehiago