Tailer dinamiko eta ludiko horretan, Kolonbiako eta Euskadiko herritarrak kritiko izatera bultzatzeko zenbait modu azaldu genituen.
Beste mundu, beste galdera eta beste ikuspuntu batzuk ezagutzearen bidez indartu daiteke beren burua eta mundua aldatzeko pertsonek duten gaitasuna; horren bidez, pentsatzeko, begiratzeko eta mundua ulertzeko era alda baitezakete herritarrek. Hortaz, hobeto bizitzen eta zoriontsuago izaten lagun gaitzaketen gauzei buruz hitz egingo dugu Asomos horretan.
Azaroaren 2, 3 eta 4an, Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleekin izan ginen. Gogoeta egiteko eta parte hartzeko jardunaldi horietan, garapenerako komunikazioaren eta hezkuntzaren alorrean Kolonbian gauzatzen ari diren hainbat proiekturen berri izan zuten bertaratuek. Entzuleek, beraz, gaiaren inguruko beren iritzia, beren ametsak, eta proposamenak partekatu zituzten, eta euskal komunitateetan era horretako proiektuak garatzeko aukera aztertu zuten.